2016/11/03

13:43

Albisteak

Lan berria

Hesianek abenduaren 2an argitaratuko 'Hesian' diskoa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ostiral honetan "Hemen naiz" kantua eta bideoklipa estreinatuko ditugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Abenduaren 2an iritsiko da Hesian taldearen lan berria, alegia, Durangoko Azoka hasiko den egun berean. Izan ere, bi egun geroago bertantxe aurkeztuko dituzte kantu berriak. Plateruena Kafe Antzokian izango da, hain zuzen, 10. urteurreneko emanaldia, eta, aurreikusitakoaren arabera, hainbat artista gonbidatuko dituzte: besteak beste, Xabi Solano, Pello Reparaz, Naroa Gaintza eta Ines Osinaga.

Guztira, zazpi abesti berri jasoko ditu Hesian diskoak, baita "Behar zaitut" eta "Ezin ahaztu" kantuen moldaketak ere. Horietan hainbat euskal abeslarik hartu dute parte.

Aipatu abestiak ez ezik, ostiral honetan Gaztean estreinatuko dugun "Hemen naiz" kantua sartu dute diskoan. Harreman osasuntsu baten aldeko apustua egiten du berorrek.

en du berorrek.

en du berorrek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena