Albisteak

Kontzertua

Arcade Fire taldeko Sarah Neufeld Donostian arituko da azaroaren 15ean

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Victoria Eugenian izango da aipatu taldeko biolin-jotzailearen kontzertua. Sarrerak 18 euroan daude salgai.

Arcade Fire taldeko Sarah Neufeld musikagilea Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan arituko da azaroaren 15ean. Besteak beste, The Luyas, Esmerine eta Little Scream taldeekin jo izan du Neufeldek.

Gipuzkoako hiriburuko zuzenekoaren antolatzaileek agiri baten bidez iragarri dutenez, 20:00etan hasiko da emanaldia. Hain zuzen, bakarlari gisa argitaratutako The Ridge diskoa aurkeztuko du Donostian, "pop minimalismoa" oinarri duen proiektua.

Aipatu iturrien arabera, parekaezina da lan horretan biolarekin egindako lana. Gainera, "ahots adierazkor eta aberatsak ditu lagun", eta horrek guztiak soinu zirraragarria sortzen du.

Sarrerak 18 euroan daude salgai, ohiko salmenta lekuetan.

a lekuetan.