Albisteak

Azaroaren 14an, Bilbon

Vendettak astelehenean aurkeztuko du "Bother the police" bideoklipa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Trilogia baten lehenengo bideoa izango da azaroaren 14an Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dutena.

Azaroaren 14an aurkeztuko du Vendetta taldeak disko berria izango denaren aurrerapena. Hain zuzen ere, "Bother the police" aurrerapen-kantua eta berorren bideoklipa estreinatuko ditu talde nafarrak Bilboko Kafe Antzokian.

Taldekideek sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, trilogia baten lehenengo bideoa izango da aipatutakoa. Orain arte argitaratutako "Suma", "Africa" eta "Hemen" bideoklipen egileak arduratu dira "Bother the police" bideoaren grabazioaz.

Hori, ordea, ez da astelehenean Bizkaiko hiriburuan aurkeztuko duten proiektu bakarra izango. Izan ere, trilogia osoaren nondik norakoak argituko dituzte, eta gutxi batzuk izango dira estreinaldi horren lekuko. Alabaina, Vendetta taldeak aukera eman nahi die jarraitzaileei Kafe Antzokian egoteko. Hori dela eta, zozketa egingo dute Facebooken.

ute Facebooken.

ute Facebooken.

ute Facebooken.