Albisteak

Aste honetan

Huntza eta 'Aldapan Gora', 'Top Gaztea'ren lehen postuan berriro ere

eitb.eus

'Starboy' The Weeknd eta Daft Punk musikarien abestia bigarrenera igo da, eta 'The Greatest' Sia ft. Kendrick Lamar-en arrakastak hirugarren tokian jarraituko du hirugarren astez.

3:21

'Aldapan Gora' Huntza taldearen abesti arrakastatsuak eskuratu du aste honetan ere 'Top Gaztea'ren lehen postua. The Weeknd eta Daft Punk, 'Starboy'rekin, bigarrenean daude, zortzigarrenetik igo ondoren, eta hirugarren, berriz, 'The Greatest' lanak jarraituko du beste astebetez; Sia ft. Kendrick Lamar-en berriena da 'The Greatest'.

Rag'n'Bone Man-ek eta 'Human'-ek laugarren tokiraino egin dute salto, eta, bosgarrenean, hamabigarrenetik iritsi ostean, Zea Mays talde bizkaitara dago, 'Enbata' arrakastarekin.

'Lost on You' LP-ren abestia seigarren izango da larunbatera arte, eta, atzetik, Maroon 5 feat. Kendrick Lamar kokatu dira,'Don't Wanna Know' lanarekin.

Zortzigarren da Bruno Mars, '24k Magic' kantari esker. Postu bat atzerago, bederatzigarrenean, 'Closer' The Chainsmokers ft. Halsey musikarien kanta dago, bigarrenetik heldu berri eta beherakada handia jasan ostean. Azkenik, hamargarren da Calvin Harris, 'My Way' abestiarekin.

 

Ondorengo artistak eta abestiak daude atzeragoko postuetan:

11. Gatibu: 'Igelak'

12. Twenty One Pilots: 'Heathens'

13. Martin Garrix eta Bebe Rexha: 'In The Name of Love'

14. Etxe eta Aitor Gorosabel: 'Bizitzaren musika'

15. Jonas Blue ft. JP Cooper: 'Perfect Strangers'

16. Skakeitan: 'Zerua lurrera'

17. Kings Of Leon: 'Waste Of Moment'

18. Lil Wayne, Wiz Khalifa eta Imagine Dragons: 'Sucker For Pain'

19. Anticontinente: 'Kafe Zianuro'

20. DJ Snake eta Justin Bieber: 'Let Me Love You'

21. Crystal Fighters: 'All Night'

22. Esne Beltza: 'Esna Gauden Artean'

23. James Arthur: 'Say You Won't Let Go'

24. Major Lazer, Justin Bieber eta Mo: 'Cold Water'

25. Leiva: 'Sincericidio'

26. WAS: 'Upside Down'

27. Shawn Mendes: 'Treat You Better'

28. Justin Timberlake: 'Can't Stop The Feeling'

29. Ellie Goulding: 'Still Falling For You'

30. Gnash Ft. Olivia O'Brien - 'I Hate U, I Love U'

 

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

-Su ta Gar - 'Bazoaz'

-Clean Bandit ft Sean Paul, Anne Marie - 'Rockbye'