Albisteak

Kontzertua, urtarrilaren 5ean

Agortu egin dira Gatibuk Petritegin emango duen kontzerturako sarrerak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gainera, taldeak sare sozialen bidez jakitera eman du Bilbon urtarrilaren 7an emango duen zuzenekorako ere oso sarrera gutxi geratzen direla.

Errege egunaren bezperan, urtarrilaren 5ean, Musik & Txotx ekimenak musika eta sagardoa uztartuko ditu Petritegi sagardotegian.

20:00etan, Donostiatik aterako da Gatiburen jarraitzaileak Astigarragako aipatu sagardotegira eramango dituen autobusa, bertantxe emango baitute kontzertua. Gainera, txotx egin ostean, bertoko produktuekin egindako pintxo afariaz gozatuko dute hara joaten direnek.

Orain arte, El Columpio Asesino, Capsula, John Berkhout, Bigott, Kokoscha, Arizona Baby eta Los Bracco aritu izan dira Petritegin, eta Alex Sarduiren taldeak bisitatuko du sagardotegia oraingoan.

Aske maitte, aske bizi lan berria aurkeztuko dute hantxe, Durangoko Azokan estreinatu ondoren.

Sarrerak

Azken orduotan taldeak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, agortu egin dira Petritegirako sarrera guztiak, eta Bilbon bi egun geroago eskainiko duten emanaldikoak agortzear daude.

r daude.

r daude.