Albisteak

Zerrenda

Huntzaren 'Aldapan gora' urteko bideo ikusiena, Gaztean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Euskal musika taldeen bideoklipak dira 2016an Gaztean arrakasta gehien izan dutenak. Huntza ez ezik, Esne Beltza, Ken Zazpi, Su Ta Gar, Gatibu, Vendetta eta Hesian ageri dira zerrendan.

3:21

Urtea bukatzear dago, eta 2016ko bideo ikusienen errepasoa egin dugu Gaztean. Hain zuen ere, jarraian duzuen zerrendan, urteko hamar bideo arrakastatsuenak bildu ditugu, eta Huntzaren "Aldapan gora" da denetan ikusiena. Guztira, 10.126 bisita izan ditu denbora tarte laburrean.

Bigarren sailkatu da Herri Urrats festaren "Jalgi" bideoklipa. Esne Beltzak egin du aurten Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jairako bideoa. Xabi Solanoren taldeak sekulako arrakasta dauka Gazteako jarraitzaileen artean, izan ere, hirugarren bideo ikusiena ere Esne Beltzaren lana da: "Sueños de color", zehazki. Sailkapenean gertutik jarraitzen dio Su Ta Garren "Bazoaz" bideoak, nahiz eta urte amaieran estreinatutako lan bat izan.

Ken Zazpik, Gatibuk, Vendettak eta Hesianek ere ez dute hutsik egin bideo ikusienen zerrendan.

10 bideo ikusienak:

1- Huntza, "Aldapan gora"

2-Herri Urrats, "Jalgi"

3-Esne Beltza: "Sueños de color"

4-Su Ta Gar, "Bazoaz"
5-Ken Zazpi, "Libre"
6-Gatibu: "Igelak"
7-Vendetta, "Hemen"
8-Hesian, "Zu zara, gu gara"
9-Kilometroak, "Demasa"
10-Willis Drummond, "Joan ikustera"