Albisteak

Disko berria eta kontzertuak

U2k bira batekin ospatuko du 'The Joshua Tree' diskoaren 30. urtemuga

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

AEBn eta Europan hainbat kontzertu emateaz gain, 2017an disko berria argitaratzekoa asmoa ere badu U2k.

U2 taldearen jarraitzaileek opari ederra jaso dute Gabon festetan. Izan ere, irlandarrek Twitter bidez jakitera eman dute 2017a "Urte oparoa izango dela" taldearentzat.

Hori horrela, bi albiste eman dituzte: lehena, datorren urtean disko berria argitaratuko dutela; bigarrena, berriz, bira berezia egingo dutela The Joshua Tree estudioko bosgarren diskoaren 30. urteurrena ospatze aldera.

Dena den, oraingoz ez dituzte kontzertuen datak iragarri, ezta bira nondik igaroko den zehaztu ere. Esku artean duten diskoaren harira ere ez dute informazio gehiagorik eman.

Alabaina, Billboard aldizkariak zabaldu du bira udaberri amaieran abiatuko dutela AEBn, eta geroago Europa zeharkatu duela.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika albisteak