Albisteak

Bilboko Santana aretoan

Doctor Deseok prest du Errege bezperako kontzertua

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Las Tea Party ez ezik, beste hainbat artista gonbidatuko dituzte oholtzara. Sarrerak 20 euroan daude salgai.

Doctor Deseo taldea Euskal Herria Sona jaialdian izan da duela gutxi, eta orain Errege bezperan jarri dute arreta bilbotarrek. Egun horretan, alegiam urtarrilaren 5ean, urtero bezala, Santana aretoan arituko dira, Las Tea Party disko-jartzaileekin batera. Gainera, 2017ko lehenengo kontzertura hainbat artista gonbidatu eramango dituztela iragarri du Francisen taldeak.

Sarrerak eskuragarri daude jada Ticketean eta Sandyn. Aldez aurretik erosiz gero, 20 euroan eskuratu ahal izango dira. Txarteldegian, berriz, 25 euroko prezioa izango dute.

Santanako emanaldira gerturatzen direnek opariren bat edo beste jasoko dute.

te jasoko dute.