Albisteak

Kontzertua, urtarrilaren 5ean

Musika eta sagardoa uztartuko dira Petritegin, Gatiburen eskutik

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bilbon aritu baino egun bat lehenago izango dira gernikarrak Astigarragan. Aipat emanaldirako sarrera guztiak agortuta daude.

  • Gatibu

    Gatibu

Ostegun honetan, Errege egunaren bezperan, Musik & Txotx ekimenak musika eta sagardoa uztartuko ditu Petritegi Sagardotegian.

20:00etan, Donostitik aterako da Gatiburen jarraitzaileak Astigarragako aipatu sagardotegira eramango dituen autobusa, bertantxe emango baitute kontzertua. Gainera, txotx egin ostean, bertoko produktuekin egindako pintxo afariaz gozatuko dute hara gerturatzen direnek.

Orain arte, El Columpio Asesino, Capsula, John Berkhout, Bigott, Kokoscha, Arizona Baby eta Los Bracco aritu izan dira Petritegin, eta oraingoan Alex Sarduiren taldeak bisitatuko du sagardotegia.

Aske maitte, aske bizi lan berria aurkeztuko dute hantxe, egun batzuk lehenago Durangoko Azokan estreinatu ondoren.

Sarrerak

Sarrera guztiak agortuta daude.