Albisteak

Zurrumurrua

PI L. T. taldearen itzulera hurbil egon liteke

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Sare sozialen bidez bizkaitarrek zabaldu duten argazki batek piztu du jarraitzaileen arreta. Dena den, taldeak ez du, oraingoz, inongo azalpenik eman.

Azken orduan PI L.T. taldeak sare sozialen bidez zabaldutako argazki batek jakin-mina piztu du, eta iragarpena agertu denetik, asko eta asko dira taldearen itzulerari buruz galdezka dabiltzanak.

Izan ere, argazki horretan "press star" mezua azaltzen da. Horrenbestez, litekeena da 1992an Mungian sortutako taldearen itzulera gertu egotea.

2005ean erabateko aldaketa izan zuen PI L.T.-ek, Aitorrek taldea utzi zuenean. Ez zuten haren ordezkotik bilatu, eta gitarrarekin, baxuarekin eta bateriarekin osatutako hirukotea izan zen harrezkero, Game Over diskoa argitaratu zutenean, baita. Ordura artekoak baino lan zuzenagoa, irmoagoa eta 'rockeroagoa' izan zen aipatutakoa.

Esan bezala, horixe izan da taldearen azken proiektua, beranduago, baina, taldekide bakoitzak bide berri bati ekin zion. Hala, Rafa Ruedak, esaterako, bakarkako ibilbidea hartu zuen.