Albisteak

Aste honetan

'Rockbye' abestia, 'Top Gaztea'ren gailurrean berriro, urtea hasteko

eitb.eus

Huntza taldeak bigarren tokia eskuratu du beste aste batez, 'Aldapan Gora' kantari esker. Hirugarrenean, berriz, Rae Sremmunrd eta Gucci Mane kokatu dira, 'Black Beatles' abestiarekin.

Clean Bandit, Sean Paul eta Anne Marie artisten 'Rockbye' kanta arrakastatsuak eskuratu du berriro ere 'Top Gaztea'ren lehen postua aste honetan. Huntza taldearen 'Aldapan Gora' abestiak gogor eutsi dio bigarren tokiari, eta zilarrezko domina eraman du beste behin. Hirugarrenean, Rae Sremmunrd eta Gucci Mane daude, 'Black Beatles' lanarekin, bosgarrenetik igo ondoren.

Maroon 5 taldea eta Kendrick Lamar rap kantaria laugarren tokian mantendu dira beste behin, 'Don't Wanna Know' lanarekin. Postu bat atzerago, bosgarrenean, Shawn Mendes artistaren 'Mercy' lana kokatu da, 7. postutik salto egin ondoren.

'Lost on You' LP artistaren lana seigarrenean izango da, beste zazpi egunez behintzat, eta Zea Mays talde bizkaitarra zazpigarrenean, 'Enbata' arrakastatsuarekin. 

'Human' Rag'n'Bone Man artisten kanta zortzigarren da aste honetan ere, eta Vendettaren 'Bother The Police' abestia bederatzigarreneraino heldu da. Azkenik, hamargarrenean, Bruno Mars dago asteon ere, '24k Magic' kantarekin.

 

Ondorengo artistak eta abestiak daude atzeragoko postuetan:

11. Sia eta Kendrick Lamar: 'The Greatest'

12. Gatibu: 'Nire Ondoan Bazina'

13. Charli XCX ft Lil Yachty: 'After the Afterparty'

14. James Arthur: 'Say You Won't Let Go'

15. Hesian: 'Hemen naiz'

16. Neiked ft dyo: 'Sexual'

17. Skakeitan ft Manu Chao: 'Lerro hutsen artean'

18. The Weeknd eta Daft Punk: 'Starboy'

19. Su ta Gar: 'Bazoaz'

20. Robbie Williams: 'Love my life'

21. Twenty One Pilots: 'Heathens'

22. Calvin Harris: 'My Way'

23. Fermin Muguruza: 'Baldintzabikoa'

24. The Chainsmokers ft. Halsey: 'Closer'

25. Lil Wayne, Wiz Khalifa eta Imagine Dragons: 'Sucker For Pain'

26. DJ Snake eta Justin Bieber: 'Let Me Love You'

27. Etxe eta Aitor Gorosabel: 'Bizitzaren musika'

28. Jonas Blue ft. JP Cooper: 'Perfect Strangers'

29. Anticontinente: 'Kafe Zianuro'

30. Crystal Fighters: 'All Night'

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

-Xabi Solano - 'Nere mundu txiki polit hontan'

-The Weeknd ft. Daft Punk: 'I feel it coming'