Albisteak

Kontzertua

U2 taldea Bartzelonan arituko da uztailaren 18an

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

The Joshua Tree diskoko abesti guztiak taularatuko dituzte maiatzean hasiko duten biran. Sarrerak urtarrilaren 16an jarriko dituzte salgai.

U2 taldeak The Joshua Tree diskoaren 30. urtemugako bira iragarri du. Maiatzaren 12an emango dute aurreneko kontzertua Vancouverren, eta Europa uztailean harrapatuko dute. Espainiako Estatuan, baina, zuzeneko bakarra eskainiko dute: uztailaren 18an, Bartzelonako Estadio Olinpikoan.

Kontzertu bakoitzean The Joshua Tree diskoko abesti guztiak taularatuko dituzte, eta gonbidatu bereziak izango dituzte lagun: Mumford & Sons, OneRepublic eta The Lumineers, Ipar Amerikan, eta Noel Gallaghers High Flying Birds, Europan.

Emanaldi horietarako sarrerak urtarrilaren 16an jarriko dituzte salgai, 10:00etan, www.doctormusic.com, www.livenation.es eta www.ticketmaster.es webguneetan.

35 eta 175 euro bitarteko sarrerak egongo dira (banaketa gastuak kontuan izan gabe).