Albisteak

Aste honetan

'Black Beatles' kanta, 'Top Gaztea'ren gorenean

eitb.eus

Clean Bandit, Sean Paul eta Anne Marie artisten 'Rockbye' kanta bigarren tokira jaitsi da. Hirugarrenean, berriz, Huntza taldea dago, 'Aldapan Gora' kantari esker.

Rae Sremmunrd eta Gucci Mane artisten 'Black Beatles' kanta arrakastatsuak eskuratu du 'Top Gaztea'ren lehen postua aste honetan. Clean Bandit, Sean Paul eta Anne Marie musikarien 'Rockbye' lanak zilarrezko domina eraman du, eta Huntza taldearen 'Aldapan Gora' abestia hirugarrenera jaitsi da, bigarrenetik.

Maroon 5 taldea eta Kendrick Lamar Rap kantaria laugarren tokian mantendu dira beste behin, 'Don't Wanna Know' lanarekin. Postu bat atzerago, bosgarrenean, 'Lost on You' LP artistaren lana kokatu da.

17.etik, seigarrenera iritsi dira Skakeitan eta Manu Chao, 'Lerro hutsen artean' abestiari esker, eta, zazpigarrenean, 'Human' dago, Rag'n'Bone Man artisten kantarekin.

Postu bat atzerago, zortzigarrenean, Shawn Mendes artistaren 'Mercy' lana kokatu da, 5. postutik salto egin ondoren. Vendettaren 'Bother The Police' abestiak bederatzigarren jarraituko du asteon ere, eta, azkenik, hamargarrenean, Bruno Mars dago berriro, '24k Magic' kantarekin.

 

Ondorengo artistak eta abestiak daude atzeragoko postuetan:

11. Sia eta Kendrick Lamar: 'The Greatest'

12. Gatibu: 'Nire Ondoan Bazina'

13. Robbie Williams: 'Love my life'

14. Zea Mays: 'Enbata'

15. Hesian: 'Hemen naiz'

16. James Arthur: 'Say You Won't Let Go'

17. Charli XCX ft Lil Yachty: 'After the Afterparty'

18. Xabi Solano: 'Nere mundu txiki polit hontan'

19. Neiked ft dyo: 'Sexual'

20. The Weeknd ft. Daft Punk: 'I feel it coming'

21. Su ta Gar: 'Bazoaz'

22. Calvin Harris: 'My Way'

23. Twenty One Pilots: 'Heathens'

24. The Chainsmokers ft. Halsey: 'Closer'

25. Fermin Muguruza: 'Baldintzabikoa'

26. DJ Snake eta Justin Bieber: 'Let Me Love You'

27. Lil Wayne, Wiz Khalifa eta Imagine Dragons: 'Sucker For Pain'

28. Jonas Blue ft. JP Cooper: 'Perfect Strangers'

29. Anticontinente: 'Kafe Zianuro'

30. Crystal Fighters: 'All Night'

 

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

-Robin Schulz & David Guetta ft. Cheat Codes - 'Shed A Light'

-Alan Walker - 'Alone'