Itxi

Musika

Musika jaialdia

Zea Mays, León Benavente eta Fuel Fandango, kartelburuak MAZ Basaurin

EITB.EUS

Rural Zombies, Albert Cavalier, Enric Montefusco eta Unclose talde eta bakarlariek osatuko dute Social Antzokiko kontzertuen egitaraua.

  • MAZ17

    MAZ17

Apirilaren 28an  hasiera emango zaio MAZ Basaurik jaialdiari. Festa beste hiru egunez luzatuko da apirilak 29, maiatzak 5 eta 6an ere kontzertuak eskainiko baitituzte.

Zea Mays, Rural Zombies, Albert Cavalier, León Benavente, Enric Montefusco, Fuel Fandango eta Unclose dira seigarren edizioan Basauriko Social Antzokiko oholtzara igoko diren talde eta bakarlariak.

Bestalde, Semejantes, Magnetico Grupo Robot eta Dona Versus taldeen doako emanaldiez gozatzeko aukera egongo da Bizkaiko udalerri horretako beste hainbat txokotan.

Gainera, Txiki MAZ umeentzako gunea ere egongo da. Las Morenas taldearen kontzertua eta Oliver eta Evaren "Balio Magikoak" ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Bukatzeko, ostegunero, maiatzean zehar, hainbat film proiektatuko dira ZineMAZen bidez; Omega eta Oasis: Supersonic, besteak beste.

Sarrerak

Oraingoan ere, prezio merkeak sustatu nahi ditu MAZ Basaurik, bai Social Antzokiko kontzertuetan, baita antzokiko edarien salneurrian ere.

Gazteak MAZ Basauri jaialdiko lau bono bikoitz zozketu ditu. Hemen irabazleak!