Albisteak

Kontzertuak

La Oreja de Van Gogh eta Zea Mays, Santurtziko jaietan

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

Uztailaren 15ean emango zaie hasiera festei. Chambao, Muchachito Bombo Inferno eta Sweet California taldeek ere eskainiko dute kontzertua.

Uda hurbiltzen ari da, eta herri batzuk hasi dira jada herriko jaietan egongo diren kontzertuen izenak ematen.

Santurtziko festak uztailaren 15ean hasiko dira eta kontzertu pila bat antolatu dituzte. La Oreja de Van Gogh izango da talderik ezagunenetako bat, baina uztailaren 17an igoko da oholtzara.

Uztailak 19an bi taldek emango dute kontzertua. Chambao eta Muchachito Bombo Inferno taldeen doinuek jantziko dute Santurtzi egun horretan.

Euskaraz abesten duen Zea Mays taldea entzun ahalko da festetan. "Harro" lan berria eskuetan hartuta iritsiko da ezkerraldeko herrira.

Gaztetxoek ere badute zer entzun. Sweet California hirukotearen abesti dantzagarriekin gerria astitzeko aukera izango dute.

Hauek dira, Santurtziko jaietan izango diren taldeak:

Uztailak 15, 22:00: Grupos locales: Mi Dulce Geisha, Los Cojones y Coffeinne
Uztailak 16 23:00: Banda de Música "Unió Musical Vizcaina" y "Mocedades"
Uztailak 17, 23:00: La Oreja de Van Gogh
Uztailak 18, 23:00: Rosana
Uztailak 19 22:30: Chambao y Muchachito Bombo Inferno
Uztailak 20, 23:00: Zea Mays
Uztailak 21, 22:30: Bombay y Sweet California
Uztailak 22, 22:30: Bámbula y La Regadera