Albisteak

Ibilaldia

Hesian eta Itziarren semeak, Ibilaldian

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

ETS, Ero, Passepartout eta Oxabi taldeek ere kontzertuak eskainiko dituzte euskararen aldeko festan, maiatzaren 28an Mungian.

Aurtengo Ibilaldia Mungian ospatuko da maiatzaren 28an. Guztia prest dute antolatzaileek eta egitaraua iragarri dute.

Bost gunetan banatuko da herria eta adin-tarte guztiekin pentsatuta, ekintza ezberdinak antolatu dira egun horretarako.

Itziarren Semeak taldeak etxean joko du eta laugarren guneko eszenatokira igoko da. Mungiarrak baino lehen, Hesianen musikarekin gorputza mugitzeko aukera izango duzu.

Laugarren gunean eguna pailazoekin hasiko duten arren, arratsalde partera ETS ska taldean alaituko du festa. Trikitixa ere ez da faltako eta giro aparta jartzeaz arduratuko dira Trikizio taldeko kideak.

Passepartout taldea aurtengo Ibilaldialdian izango da, eta ez da ikuskizunik faltako azkoitiar talde honekin.

Lehen gunean haurrentzako ekintzak jarri dituzte batik bat. Hala ere, Euskal Zunbak eta Oxabik sekulako giroa jarriko dute.

Beraz, badakizu! Maiatzaren 28an Mungian duzu hitzordua!

Laugarren gunea

ETS, 15:15-16:15

Trikizio, 17:00-18:00

Hirugarren gunea

Ero, 10:45-11:15

Hesian, 12:00-13:00

Itziarren Semeak, 13:45-14:30

Bigarren gunea

Passepartout, 14:15-15:00

Anje Duhalde, 16:15-18:00

Bat B gunea

Go!azen, 12:15-13:30

Oxabi, 15:45-18:00