Albisteak

IRUÑA ROCK

Dena prest Iruña Rockerako

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

S.A., La Raiz, Hesian, Gatillazo, Desakato eta Zoo taldeak egongo dira, besteak beste, maiatzaren 26an eta 27an Iruñean.

Guztia antolatuta dago aste honetako lehen edizioko Iruña Rockerako. Maiatzaren 26 eta 27an ospatuko da Iruñeko Zitadelan .

Arratsaldeko 15:30etan irekiko dituzte ateak ostiralean, baina lehenengo kontzertua 16:30etan hasiko da. Ordu horretan bertan igoko dira NX taldeko kideak eszenatokira. Gatillazok 19:20an du hitzordua Nafarroako hiriburuan eta Deskatok, berriz, gaueko 22:50ean. Eguneko azken kontzertua Riot Propagandarena izango da 00:35ean.

Hurrengo eguna ere oso potentea izango da. 15:30an ateak ireki eta 16:30etatik aurrera, Hesian, Zoo, La Raiz eta Soziedad Alkoholika bezalako taldeek astinduko dute Iruñea.

Sarrerak

Bi eguneko bonoa edota eguneko sarrera eros daiteke. Bi eguneko bonoa 43,50 eurokoa da aurrez erosi ezkero, eta 50 euro bertan. Eguneko sarrerak, aldiz, 27 euro balio ditu aurrez, eta 30 bertan. Sarrerak www.musikaze.net atarian eros daitezke edo Infiernito Guitar Shop eta Viajes Divertis dendetan.

Hauxe izango da Iruña Rock lehen edizioko kartela:

Maiatzak 26, ostirala

15:30 Ate Irekiera

16:30 NX

17:55 Josetxu Piperrak

19:20 Gatillazo

21:05 Narco

22:50 Desakato

00:35 Riot Propaganda

Maiatzak 27, larunbata

15:30 Ate Irekiera

16:30 Dawn of the Maya

17:55 Hesian

19:25 Zoo

20:55 La Raiz

22:45 Soziedad Alkoholika

00:30 Boikot