Albisteak

Musika

Bravalla musika jaialdi suediarra emakumezkoentzat soilik izango da 2018an

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Hasiera batean bertan behera utzi zuten datorren urteko edizioa, aurten sexu-erasoak izan ondoren, baina emakumeei soilik zuzentzea erabaki dute azkenean.

  • Bravalla jaialdia

    Bravalla jaialdia

Suedian oso ezaguna den Bravalla musika jaialdiaren antolatzaileek iragarri dute 2018ko edizioan gizonezkoek debekatuta izango dutela sarrera. Hasiera batean, datorren urteko jaialdia bertan behera uztea pentsatu zuten, aurten lau bortxaketa eta 23 sexu-eraso salatu direlako bertan. Nolanahi dela, jaialdia egin egingo dute, baina gizonezkoek ez dute sartzeko aukerarik izango.

Hala, gizonezkorik gabeko lehen musika jaialdia ospatuko dute datorren urtean Suedian. Hain zuzen, Emma Knyckare esatariak egin zuen proposamena, gizonezkorik gabeko jaialdi bat egitea iradoki baitzuen. Sare sozialetan proposamenak izandako arrakastaz jabetuta, ordu gutxi batzuk geroago, antolatzaileek iragarri zuten horixe egingo dutela 2018an: emakumezkoek soilik izango dutela sartzeko aukera.

Aurretik ere salat dituzte erasoak Bravalla jaialdian. 2016an, adibidez, bost bortxaketa eta 12 sexu-eraso salatu zituzten, eta, hori jakinda, Mumford and Sonsek eta Zara Larssonek jaialdi horretan ez zutela berriro parte hartuko jakinarazi zuten.