Albisteak

Jaialdia

Pirineos Surrek estilo askotariko kontzertuak hartuko ditu uztail osoan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Residente, Youssou N'Dour eta Tinariwen, Crystal Fighters eta Kase.O dira gaurtik aurrera Sallent de Gallegon arituko diren artistetako batzuk.

  • Crystal fighters

    Crystal fighters

Ostiralean eman zioten hasiera Pirineos Sur jaialdiari Sallent de Gallegon (Huesca), eta uztail osoan zehar hainbat musikari igaroko dira handik. Kultur aniztasuna ardatz duen musika festibal honek luxuzko gonbidatuak izango ditu, horrenbestez, eta dakizuenez, Gazteak sarrerak zozkatuko ditu hara joan nahi duzuen guztion artean.

Gaur bertan (uztailak 17) Orkesta Mendoza igoko da oholtzara, eta, besteak beste, Kumbia Queersen emanaldiak hartuko du lekua bihar.

Dena dela, astebururako gorde ohi dituzte plater dastagarrienak. Hala, ostiralean, adibidez, Residenteren musikak bustiko du agertokia, eta Youssou N'Dour eta Tinariwen bihurtuko dira protagonista egun bat geroago.

Uztailaren 28an, berriz, Euskal Herriarekin lotura berezia duen Crystal Fightersen txanda izango da.

Ezin aipatu gabe utzi Kase.Ok zuzenekoa eskainiko duela uztailaren 29an, jaialdia itxi baino egun bat lehenago, alegia.

Egitarau osoa, hemen.