2017/07/18

13:07

Albisteak

Udako bira

Gorliz eta Lakuntza, Su Ta Gar taldearen hurrengo helmugak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Lemoa, Kanbo, Sodupe, Amurrio, Burlata eta Trapagaran ere bisitatuko ditu Su Ta Gar taldeak uda honetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal Herri osoa zeharkatzen dabiltza azkenaldian Su Ta Gar taldekoak, eta, bistakoa denez, abuztuan eta irailean ere halaxe jarraituko dute gipuzkoarrek: oholtzarik oholtza, taldearen abesti ezagunenak taularatzen.

Aurretik ere badituzte zenbait hitzordu, larunbat honetakoa, adibidez. Gorlizen izango dira, Elizako plazan. Hurrengo astean, berriz, Hatortxu Rock jaialdian arituko dira, ostiralean, eta Lemoan, larunbatean.

Abuztuko lehenengo kontzertua Kanbon dute, eta geroago harrapatuko dituzte Sodupe, Amurrio eta Burlata.

Azkenik, irailaren 2an Trapagarango festetan egongo dira Aitor Gorosabel eta taldekideak.

(Hatortxu Rockekoa salbu, gainerako kontzertu guztiak doakoak izango dira).

Uztailak 22, larunbata

GORLIZ (Bizkaia)

Elizako plaza

Sarrera doan

Uztailak 28, ostirala

LAKUNTZA

Hatortxu Rock

Uztailak 29, larunbata

LEMOA

Elizondo

Sarrera doan

Abuztuak 5, larunbata

KANBO

Herriko frontoia

Sarrera doan

Abuztuak 12, larunbata

SODUPE

Plaza

Sarrera doan

Abuztuak 14, astelehena

AMURRIO

Udaletxe plaza

Sarrera doan

Abuztuak 16, asteazkena

BURLATA

Txosnagunea, futbol zelaia

Sarrera doan

Irailak 2, larunbata

TRAPAGARAN (Bizkaia)

Larrondo

Sarrera doan

arrera doan

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena