2017/07/20

09:35

Albisteak

Agurra

Frenetik taldearen agurra, hiru urteren ostean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Guillotina lanarekin egin zuten debuta arabarrek, baina 2016ko amaieran kaleratutako Boomerang diskoari esker sendotu zen taldea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Frenetikek Facebook bidez jakitera eman duenez, taldearen ibilbidea etetea erabaki du, hiru urtez agertoki gainean egon ostean.

Denbora-tarte horretan estudioko bi disko argitaratu dituzte, baita errepidean milaka kilometro egin ere. Alabaina, taldea desegiteko ordua dela iritzi diote taldekideek.

Ibilbidea

Esan bezala, 2015ean jaio zen Frenetik Agurainen, besteak beste, Kaos Etiliko, Kaotiko eta Norelax taldeetan aritutako musikariekin.

Harrezkero, gaur egungo gizartea kritikatzen duten melodia itsaskorrak egiten jardun du aipatu hirukoteak, eta zuzeneko indartsuak eskaintzea izan da haien ezaugarrietako bat.

Guillotina lanarekin egin zuten debuta, baina 2016ko amaieran kaleratutako Boomerang diskoari esker sendotu zen taldea.

u zen taldea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena