Albisteak

Bira

Willis Drummondek hainbat zuzeneko iragarri ditu uztailerako eta abuzturako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Errenteria, Lakuntza, Mundaka, Larrabetzu eta Azkoitia zapalduko ditu talde lapurtarrak hurrengo asteetan.

Willis Drummond taldearen "Tabula Rasa Tour" birak Euskal Herriko hainbat herri harrapatuko ditu uztailean eta abuztuan, eta hemendik kanpo ere izango dute kontzerturen bat edo beste uda honetan.

Igandean, adibidez, Errenteriako txosnen gunean arituko dira. Uztailaren 27an, berriz, Lakuntzan dute hitzordua, Hatortxu Rock jaialdiaren baitan. Handik Vidreres aldera abiatuko dira, Actitud Fest jaialdian parte hartzeko (uztailaren 29an), eta egun bat geroago Mundaka Festival jaialdia bisitatuko dute.

Abuztuan ere ez dute geldirik egoteko asmorik. Hasteko, hilaren 5ean, Larrabetzuko Gazte Egunean egongo dira, Aranda de Dueroko Sonorama Festival bisitatu baino sei egun lehenago, hain zuzen. Aipatzekoa da, halaber, Azkoitiko jaietan ere aurkeztuko dituztela aipatu diskoko kantuak, abuztuaren 12an.

Bukatzeko, abuztuaren 13rako, Vigo Festival O Marisquiño dute jomugan.