Albisteak

Egitaraua

Kontzertuak izango dira Donostiako jaietako plater nagusietako bat

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Donostiako Aste Nagusiak, besteak beste, La Oreja de Van Goghen, Moraten, Esne Beltzaren eta Huntzaren zuzenekoak hartuko ditu, abuztuaren 12tik 19ra.

  • Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Hiru egun besterik ez dira gelditzen Donostiako Aste Nagusiari hasiera emateko, eta Gipuzkoako hiriburua prest dago jada zazpi eguneko maratoiari aurre egiteko.

Ohikoa denez, musikak leku garrantzitsua beteko du han. Musika emanaldi guztiak bi gunetan banatutako dira. Alde batetik, Udalak antolatuta, Saguesen gazteen zein helduen nahiak asetzeko adina zuzeneko egongo dira. Bestetik, Piratak jai herrikoien aldeko mugimenduak egitarau zabala prestatu du La Flamenkan, festak girotze aldera.

Sagueseko musika emanaldiak

La Oreja de Van Gogh izango da Sagueseko agertokira igotzen lehena, hilaren 12an. Egun bat geroago, Bob Marley Legenden bisita jasoko du Aste Nagusiak, eta, jaietako hirugarren egunean, Moraten txanda izango da oholtza gainean.

 

 

Abuztuaren 15ean, Los Manolosen musikak bustiko du jai-gunea; Gozategik baino egun bat lehenago, hain zuzen.

Azken hiru egunetako protagonistak Los Secretos, Rulo y la Contrabanda eta Chenoa izango dira, hurrenez hurren.

La Flamenkako zuzenekoak

Lehen egunean 3gabe2 taldeak girotuko du gaua; hurrengo egunean, Koban, Iseo & Dodosound eta The Mousenhunters eta DJ P3Z igoko dira taula gainera; eta hirugarren egunean, Huntzaren eta Esne Beltzaran txanda izango da.

 

Bistan denez, egunero izango da zer entzun Donostiako festetan. Hilaren 15ean, esaterako, Lagrimas de Sangre eta Bad Sound System eta lagunak, eta biharamunean, abuztuaren 16an, Las Tea Partyren musikak bustiko du La Flamenka gunea, Ze Esatek! eta Juantxo Skalari igaro baino egun bat lehenago, hain zuzen.

 

Bukatzeko, Pelaxen eta El Drogasen musikarekin gozatuko dute donostiarrek abuztuaren 18an, eta azken egunera arte "parrandan" dabiltzanek Tximeletaren erritmora egingo dute dantza festetako azken egunean.

EGITARAUA

ABUZTUAK 12

La Oreja de Van Gogh (Sagues)

3GABE2 (La Flamenka)

ABUZTUAK 13

BOB MARLEY LEGEND (Sagues)

ISEO & DODOSOUND + THE MOUSENHUNTERS (La Flamenka)

DJ P3Z (La Flamenka)

ABUZTUAK 14

MORAT (Sagues)

HUNTZA (La Flamenka)

ESNE BELTZA (La Flamenka)

ABUZTUAK 15

LOS MANOLOS (Sagues)

LAGRIMAS DE SANGRE (La Flamenka)

BAD SOUND SYSTEM ETA LAGUNAK (La Flamenka)

ABUZTUAK 16

GOZATEGI (Sagues)

LAS TEA PARTY (La Flamenka)

ABUZTUAK 17

LOS SECRETOS (Sagues)

ZE ESATEK (La Flamenka)

JUANTXO SKALARI (La Flamenka)

ABUZTUAK 18

RULO Y LA CONTRABANDA (Sagues)

PELAX (La Flamenka)

EL DROGAS (La Flamenka)

ABUZTUAK 19

CHENOA (Sagues)

TXIMELETA (La Flamenka)