Albisteak

Aurrerapena

Entzun Ken Zazpiren single berria, esklusiban

A.A.

Ortzemugak begietan diskoa aurkeztuko du urriaren 28an talde bizkaitarrak. Lan honetako single berria hemen duzu, Gaztearen webgunean esklusiban.

Laster iritsiko da dendetara Ken Zazpiren azken lana, AEBetan osatu duten Ortzemugak begietan diskoa. Baina Gazteak esklusiban dauka entzungai bertako single berria, "Itsasoa gara".

Azaroan aurkeztuko du disko berria Bizkaiko taldeak eta abenduan, berriz, kantuak zuzenean aurkezteko bira hasiko dute. Diskoaren grabazioa Iñaki Uohoren (Platero ytu,Extremoduro...) eta HaritzHarreguyren Hi Gain estudioetan egin dute. Nahasketak eta masterizazioa, berriz, Los Angelesen, AEBetan.

Ortzemugak begietan lanean, gainera, luxuzko kolaborazioak izan ditu Eñaut Elorrietaren taldeak. Hitzei dagokienez, Joseba Sarrionandiak, Jon Maiak, Maialen Lujanbiok, Julen Gabiriak eta Uxue Alberdik hartu dute parte eta teklatuetan, berriz, Joserra Senperenaren laguntza izango du boskoteak.