Albisteak

Nobedadeak

Irailaren 29an iritsiko da La M.O.D.A. taldearen disko berria

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

'Salvavida (de las balas perdidas)' lanak hamaika abesti jasoko ditu.

Bart hasi du La M.O.D.A. taldeak disko berriaren argitalpenaren atzerako kontaketa. Izan ere, ordu batzuk baino ez dira igaro esku artean duten proiektu berriaren izenburua eta kaleratze-data iragarri dituztenetik.

Hala, La Maravillosa Orquesta Del Alcohol taldearen Salvavida (de las balas perdidas) lana irailaren 29an helduko da. Orotara, hamaika abesti jasoko ditu; Santi Garciak grabatu eta nahastu ditu guztiak.

Halaber, disko berriaren azala ere eman dute ezagutzera. Riki Blanco eta Jabi Medina arduratu dira berroren diseinuaz.

Aurreko diskoa

Duela bi urte argitaratutako La primavera del invierno estudioko bildumak arrakastaten bidera eraman zuen La M.O.D.A. Iazko abenduan, gainera, Todavia no ha salido la una kaleratu zuten.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika