Albisteak

Emanaldia

Gatibu Urretxuko festetako protagonista bihurtuko da irailaren 16an

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

"Aske maitte, aske bizi" birak Gipuzkoako aipatu udalerria harrapatuko du datorren asteburuan.

  • Argazkia: Galder Izagirre

    Argazkia: Galder Izagirre

Urretxuko bizilagunek eta bertako festetara gerturatzen direnek hitzordu garrantzitsua dute datorren larunbatean. Izan ere, Gatibu taldea "Aske maitte, aske bizi" diskoa aurkezten egongo da han, 00:00etatik aurrera.

Hori, ostera, ez da hilabete honetarako hitzartu duten emanaldi bakarra, hilaren 29an, 23:00etan hasita, Gesaltza Añana astinduko baitute, Septimo A eta La Kontra taldeen zuzenekoak bukatutakoan.

Gainera, aspaldi iragarri genuenez, urrian Madrilen izango dira Alex Sardui eta taldekideak. Nazca Music Live aretoa bustiko dute, orduan, Gatiburen abestiek.

Aske maitte, aske bizi

Iaz kaleratu zuten bizkaitarrek Aske maitte, aske bizi diskoa. Ordutik, agertokiz agertoki ibili dira Alex Sardui eta taldekideak disko horretan jasotako zazpi kantuak aurkezten.

Uda honetan, adibidez, Euskal Herriko txoko askotan ikusi ditugu, oholtza aurrean bildutako jarraitzaileen egarria asetzen. Halaber, sekulako oihartzuna izan zuen San Joan bezperan aurkeztutako "Aske maitte" bideoklipak.