Albisteak

''El circulo'' bira

Kase.O Barakaldoko BEC erakustazokan arituko da larunbatean

AGENTZIAK | EITB.EUS

2016an argitaratutako 'El Círculo' diskoa aurkeztuko du Barakaldon hip hop musikaren erregeak.

Bideoak (1)

Kase.O izengoitiarekin ezagunagoa den Javier Ibarra, Espainiako Estatuan hip hop musikaren erregetzat dutena, Barakaldon arituko da larunbat honetan. Hain zuzen ere, 2016an El círculo diskoa argitaratu zuenetik, agertokiz agertoki ibili da Kase.O, eta orain, bira bukatu aurretik, hainbat kontzertu iragarri ditu; areto erraldoietan egingo ditu guztiak.

Hala, Sevilla, Zaragoza eta Alacant bisitatu ostean, Barakaldoko BEC (Bilbao Exhibition Centre) erakustazokan arituko da larunbatean. Ondoren, Valentzia, Madril eta Bartzelona izango ditu jomugan.

Ikus-entzunezkoek eta efektu optikoek leku garrantzitsua beteko dute zuzeneko horietan, El círculo proiektuaren arrakasta ospatze aldera. Orain arte egindako bira ere, guztiz arrakastatsua izan da. Orotara, zazpi herrialde zeharkatu ditu, 50 kontzertu emateko, eta horietako askotan sarrera guztiak saltzea lortu du.