Albisteak

Iragarpena

Lady Gagak fibromialgia dauka

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Musika aldi baterako utziko duela iragarri du abeslari estatubatuarrak, gaixotasun horrek min kronikoa eragiten diolako.

Lady Gagak Torontoko nazioarteko zinemaldian iragarri berri du musika mundua utziko duela aldi baterako. Artista estatubatuarraren bizitzari buruzko Gaga: Five Foot Two dokumentala aurkeztera joan da bertara.

Atseden hartuko duela iragarri du prentsaurreko batean, baina kantuak egiten eta proiektu berriak prestatzen arituko dela gaineratu du.

Gaga: Five Foor Two 2016an argitaratutako Joanne lanaren sormen prozesuan dago oinarrituta, eta artistak bere musika ibilbidearen inguruan egindako gogoetetan. Gagak lan horretan eman du jakitera min kronikoa duela. Fibromialgiak giharretako eta buruko mina eta oroimena galtzea eragiten ditu.

Begiak malkoz bustita zituela, "errekuperazioa beharko dut", esan du Toronton. Twitter bidez ere mintzatu da gaixotasun horri buruz: "Fibromialgia dut, eta gaixotasun bera duten pertsonekin lotuta egon nahi dut".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika albisteak