Albisteak

Bira

La M.O.D.A. taldeak kontzertu akustikoak emango ditu Bilbon eta Donostian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bilboko eta Donostiako emanaldiak urriaren 4an eta 6an izango dira, hurrenez hurren.

Irailaren 29an iritsiko da La M.O.D.A. taldearen Salvavida (de las balas perdidas) disko berria, eta kontzertu bira akustikoa abiatuko du egun batzuk geroago.

Palentzian emango dute aurreneko zuzenekoa, eta handik Valladolid aldera abiatuko dira. Behin martxa hartuta, Bilbo harrapatuko dute. Hain zuzen ere, Fnacen egongo dira urriaren 4an, disko berriko kantuak aurkezten. Egun bat geroago iritsiko da Salamancako emanaldia, eta urriaren 6an Donostiako Fnac denda bisitatuko dute.

Ondoren heldu dira Coruñako, Valentziako, Bartzelonako, Madrilgo, Malagako eta Granadako zuzenekoak.

ako zuzenekoak.