Albisteak

Irailaren 21etik 24ra

Ostegun honetan abiatuko da Atlantikaldia, Alpha Blondy eta Amparanoiarekin

Agentziak | Erredakzioa

Guztira, 70 ekitaldi inguru antolatuko dituzte; musika, dantza, gastronomia, kirola, tailerrak, azokak eta artea ardatz duten jarduerak, hain zuzen ere.

  • Amparanoia

    Amparanoia

Alpha Blondy reggae abeslari afrikarra eta Amparanoiaren estilo uztarketa izango ditu protagonista Errenteriako Atlantikaldia jaialdiaren laugarren edizioak. Gainera, Kukai Dantza taldea ere gonbidatu dute ostegun honetatik igandera arte egingo duten kulturen eta musikaren topaketa horretara, Adiskideak ikuskizuna aurkezteko.

Egitarauaren aurrerapena aipatu udalerriko udal-ordezkariek aurkeztu zuten ekainean. Agiri baten bidez jakinarazi zutenez, herritarrek eta kultur eragileek egindako proposamenetan oinarritutako programazioa osatu dute aurtengo ediziorako.

Guztira, 70 ekitaldi inguru antolatu dituzte; musika, dantza, gastronomia, kirola, tailerrak, azokak eta artea ardatz duten jarduerak, hain zuzen ere.

Musikari dagokionez, proposamen anitz egongo bada ere, antolatzaileek iragarri dute Alpha Blondy izango dela apustu nagusia. Hortaz, The Wailers taldeko kantaria izandakoak reggae doinuz jantziko du Errenteria.