Albisteak

Urriaren 27tik aurrera

Esne Beltza, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Zea Mays, EH Sona jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Urriaren 27tik abenduaren 1era euskal musikak koloreztatuko du Bartzelona. Hantxe izango dira, besteak beste, Zazkel, Amorante, Joseba Irazoki eta Ainara Legardon.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

Hogei urte beteko ditu aurten Euskal Herria Sona musika jaialdiak. Hori dela eta, berezia izango da Kataluniako hiriburua euskal musikaz janzten duen festibalaren aurtengo edizioa.

Urriaren 27an hartuko du Bartzelonak lehenengo kontzertua, Zazkel talde bilbotarrarena, eta abendura arte hainbat euskal artista igaroko dira handik. Asteburu berean, alegia, urriko azken larunbatean, Esne Beltzak girotuko du Salamandra aretoa. Xabi Solanoren taldea, ordea, ez da bakarrik aterako agertokira, gonbidaturen bat edo beste izango baitu oholtzan lagun.

Dena den, kontzertu gehienak azaroan egingo dituzte. Orduantxe joko dute, besteak beste, Amorantek, Eneritz Furyakek, La Basuk, Niña Coyote eta Chico Tornadok, Joseba Irazokik eta Ainara Legardonek.

Abenduan, berriz, Zea Maysen txanda izango da.

Egitarau osoa

Urriaren 27, 21:00

ZAZKEL, doan

Urriak 28, 20:00

Esne Beltza (+talde gonbidatua)

Sarrerak: 10-12 euro

Azaroak 2, 20:00

Amorante + Lu Rois, doan

Azaroak 3, 21:00

Juan de Diego

Sarrerak: 6-8 euro

Azaroak 4, 21:00

La Basu

Sarrerak: 6-8 euro

Azaroak 9, 21:00

Eneritz Furyak + Joan Colomo

Sarrerak: 6-8-10 euro

Azaroak 11, 21:00

Niña Coyote eta Chico Tornado

Sarrerak: 6-8-10 euro

Azaroak 16, 21:00

Joseba Irazoki + Hans Laguna

Sarrerak: 6-8-10 euro

Sarrerei eta lekuei buruzko informazio guztia, hemen.

Azaroak 23, 21:00

Mice + Namina

Sarrerak: 6-8-10 euro

Azaroak 24, 21:30

Ainara Legardon (+Seward)

Sarrerak: 10-12-15 euro

Abenduak 1, 21:00

Zea Mays

Sarrerak: 6-8 euro