Albisteak

Musika agenda

Kontzertuz koloreztatutako asteburua

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Depedro, Zea Mays, Su Ta Gar, Empty Files, Anari, Albert Pla, Estricalla eta Reincidentes izango dira asteburuan Euskal Herrian.

  • Empty Files. Argazkia: Tom Hagen

    Empty Files. Argazkia: Tom Hagen

OSTIRALA

Jon Basaguren eta Jon Gurrutxaga & Keu Agirretxea Bergaran izango dira ostiralean. Ezpeletan, berriz, EHZ Festibala jaialdiaren aldeko kontzertua egongo da, eta hantxe ikusiko ditugu Zea Mays, Anestesia eta Pi.L.T. taldeak, besteak beste. Aipatzekoa da, halaber, Albert Plak bigarren hitzordu bat duela ostiralean Euskal Herrian; kasu honetan, Gasteizen.

Gainerako zuzeneko garrantzitsuenak Bizkaian aurkituko ditugu. Alde batetik, Amparanoia, Joseba Irazoki & Antton Uskola eta El Gancho Sonidero gonbidatuko dituzte Ondarroako Marabilli jaialdira. Bestetik, Depedro Bilboko Satelite T aretoko agertokira igoko da.

LARUNBATA

Andoainen egingo dugu larunbateko lehenengo geldialdia, non Su Ta Gar taldeak gaztetxea astinduko duen. Horrez gain, Donostian La Furiaren kontzertuak bustiko du Bukowski aretoa, eta Albert Plaren emanaldiak, Doka aretoa. Tolosan ere izango da zer entzun, hantxe joko baitute Empty Files eta Vulk taldeek.

Esan gabe doa Marabilli jaialdiaren bigarren egunak Zea Maysen kontzertuarekin jantziko duela Beikozini aretoa. Hori, ostera, ez da Bizkaian egongo den zuzeneko bakarra izango. Izan ere, Tres 41, Thanx, Telesa Ohnepal eta Estricalla Elorrioko gaztetxeko oholtzara aterako dira, eta horixe berori egingo du Reincidentesek Basauriko Arizgoiti plazan.

Larunbateko azken hitzordua Baionan dugu. Bertara gerturatzen direnek Xabi San Sebastianen musikaren gozotuko dituzte belarriak.

IGANDEA

Igandean doinu lasaiak nagusituko dira Irungo Amaia Antzokian, Anariren eskutik.