Albisteak

Lan berria

Deloreanek azaroaren 15ean argitaratuko du 'Mikel Laboa' diskoa

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Zazpi kantu jasoko dituzte zarauztarrek lan berri horretan. Horietako bat, "Kantuz", gaur bertan aurkeztu dute.

  • delorean

    Delorean

Mikel Laboaren omenezko diskoa argitaratuko du Delorean talde zarauztarrak azaroaren 15ean. Dagoeneko ezagutu dugu lan horretan bildutako zazpi kantuetako bat: "Kantuz".

Artista berezia izan zen Mikel Laboa (1935-2008), eta sekulako eragina izan du euskal musika garaikidean. Musikarekiko eta poesiarekiko jakin-min mugagabean oinarrituta, berritzaile, bide-urratzaile, aurrerakoi, solidario, kantu tradizionalen zale, poesiazale eta, oro har, esperimentatzaile amorratua izan zen.

Horretaz jabetuta, esperimentaziorako grina sartu zitzaion Delorean taldeari, eta, bide berriak irekitze aldera, emozioz jositako Mikel Laboa diskoa argitaratzea erabaki zuen.