Albisteak

Azaroaren 18an, Plateruenan

Agortu egin dira Gatiburen Durangoko kontzerturako sarrerak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Taldeak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, dagoeneko ez dago azaroaren 18an Plateruena Kafe Antzokian eskainiko duten kontzerturako sarrerarik.

  • Gatibu. Argazkia: Galder Izagirre

    Gatibu. Argazkia: Galder Izagirre

Gatibu taldeak azaroan Durangon emango duen kontzerturako sarrerak agortu egin dira. Bart talde bizkaitarrak sare sozialen bidez ohartarazi du aipatu emanaldirako sarrera gutxi geratzen zirela. Ordu batzuk geroago, baina, "sold out" kartela jarri dute.

Azaroaren 18an arituko da Gatibu Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Gaur-gaurkoz iragarrita daukan zuzeneko bakarra da hori.

Dakizuenez, iragan astean 'Izan EiTB' festan izan ziren Alex Sardui eta taldekideak, Euskalduna Jauregiaren kanpoaldean. Gainera, joan den asteburuan Madril bisitatu dute. Alabaina, Durangoko hitzorduaz gain, ez dute beste emanaldirik aurreikusita.

k aurreikusita.