Albisteak

Larunbatean, Mendizabalan

Esne Beltza, Txarango eta Willis Drummond, Gasteizko AskeRock jaialdian

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Riot Propaganda, Mafalda, Zoo, Eskean Kristo eta Bad Sound ere egongo dira larunbat honetan Mendizabalan.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

Larunbat honetan, urriaren 21ean, AskeRock jaialdia egingo dute Gasteizko Mendizabalan, eta euskal musikak leku garrantzitsua izango du bertan, gaur antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldu duten egitarauan ikus daitekeenez.

Esne Beltza, Txarango eta Willis Drummond arituko dira bertan, baina talde eta artista gehiago ere bertaratuko dira, Riot Propaganda, Mafalda, Zoo, Eskean Kristo eta Bad Sound ere igoko baitira oholtzara.

Sarrerak 16 euroan eros daitezke aurretik. Txarteldegian 22 euroan salduko dituzte.