Albisteak

Azaroan eta abenduan

Eñaut Elorrietak bakarkako hainbat emanaldi iragarri ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azaroaren 10ean, Zegaman arituko da, eta egun bat geroago, Iruñeko Civivox Iturraman.

Bakar lanean ikusiko dugu berriro Eñaut Elorrieta. Izan ere, sare sozialen bidez jakitera eman duenez, azaroan eta abenduan hainbat zuzeneko eskainiko ditu; horietako bi, Euskal Herrian.

Azaroaren 10ean, adibidez, Zegaman arituko da bakarka, eta egun bat geroago, Iruñeko Civivox Iturraman.

Abenduan, berriz, Belgika aldera abiatuko da, Bruselan kontzertu bat emateko. Hain zuzen ere, abenduaren 2an izango da aipatutako emanaldia.

Bukatzeko, Frantziako Noisy-le-Grand herrian arituko da, Labeque ahizpen eskutik, abenduaren 5ean.