Albisteak

Top 10a

REMen 'Everybody Hurts', mutilei malko gehien ateratzen dizkien kantua

L.Z.

Sentimendu gehien sortzen dituzten hamar kantuen zerrenda osatu du PRS for Musicek. Horien artean azaltzen dira, besteak beste, U2, Eric Clapton nahiz Robbie Williamsen abestiak.

Inkesta baten arabera, REM taldearen "Everybody Hurts" kantua da mutilen artean sentimendu gehien sortzen dituen abestia. Honen ostean kokatzen dira, besteak beste, Eric Clapton eta Elton John artisten kantuak nahiz U2 taldearen abestiak.

PRS for Musicek mutilen artean malko gehien ateratzen dituzten abestien zerrenda osatu du eta 1993an REMek egindako aipatutako abestia azaltzen da zerrendako lehen tokian.

Bigarren tokia, berriz, Eric Claptonen "suTears in Heaven" kantuak betetzen du, hirugarrena Leonard Cohenen "Hallelujah"-k eta laugarrena Sinead O''Connorren "Nothing Compares 2 U" kantuak.

U2 taldea ere azaltzen da top 10ean, "Whit or Without You" abestiarekin eta Elthon Johnek, Bruce Springsteenek, Todd Duncanek eta Robbie Williamsek osatzen dute zerrenda.