Albisteak

Ordutegiak

Bad Soundek ireki eta Txarangok itxiko du AskeRock jaialdia, larunbatean

LUZIA ZUGADI | eitb.eus

Esne Beltza, Txarango eta Willis Drummond, Riot Propaganda, Mafalda, Zoo, Eskean Kristo eta Bad Sound arituko dira Gasteizen.

  • Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

AskeRock jaialdiko antolatzaileek larunbateko zuzenekoen ordutegiak iragarri dituzte. Hala, Bad Sound Taldea izango da oholtzara igotzen lehena, 16:00etan, eta Txarangok itxiko du kontzertu-zikloa, 02:40an. Festibala Gasteizko Mendizabalan egingo dute, eta euskal musikak leku garrantzitsua izango du bertan.

Esne Beltza, Txarango eta Willis Drummond ez ezik, talde eta artista gehiago ere bertaratuko dira, Riot Propaganda, Mafalda, Zoo, Eskean Kristo eta Bad Sound, kasu.

Sarrerak 16 euroan eros daitezke aurretik, eta 22 euroan salduko dituzte txarteldegian.

Kontzertuen ordutegiak

16:00 Bad Sound

17:10 Willis Drummond

18:50 Mafalda

20:10 Esne Beltza

21:50 Riot Propaganda

23:30 (ekitaldia)

23:50 Eskean Kristo

01:10 Zoo

02:40 Txarango