2017/10/18

15:37

Albisteak

Lan berria

Azaroaren 24an helduko da Berri Txarraken 'Infrasoinuak' diskoa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gaur, izenburu bera daukan abestia estreinatu du talde nafarrak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Berri Txarrak taldea albiste da gaur. Gorka Urbizuk eta taldekideek aurki argitaratuko dute Infrasoinuak, estudioko bederatzigarren diskoa, eta duela ordu batzuk izenburu bera daukan abestia estreinatu du talde nafarrak.

Hain zuzen ere, azaroaren 24an iritsiko da esku artean duten proiektu berria, Only In Dreamsen zigilupea. Bill Stevensonek eta Jason Livermorek ekoitzi dute diskoa, eta horixe da oraingoz dakigun bakarra.

Gainerako kantuak entzuteko, beraz, hilabete pasatxo itxaron beharko dute jarraitzaileek, baita diskoa kaleratu ostean egingo duten biraren nondik norakoak jakiteko ere.

k jakiteko ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;