Albisteak

Musika, Euskal Herrian

Kontzertuak eta jaialdiak, asteburuko agendan protagonista

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Willis Drummond, Jon Gurrutxaga & Keu Agirretxea, Sorkun, Odolaren Mintzoa, Esne Beltza, Txarango, Hamlet eta Seiurte izango dira asteburuan Euskal Herrian.

  • Keu Agirretxea bideoklipa

    Keu Agirretxea bideoklipa

OSTIRALA

Donostian, Hards Ons, Snobs eta Estricalla taldeak arituko dira, eta Inoren Ero Ni, Willis Drummond eta Kokein, Oiartzunen. Gipuzkoatik mugitu gabe, Jon Gurrutxagak eta Keu Agirretxeak Tolosan emango duten kontzertuarekin gozatzeko aukera izango dugu. Iker Martinez ere arituko da bertan.

Bestalde, Borja Estankonak Igorreko Kultur Etxea bisitatuko du ostiralean.

Egun horretako azken geldialdia Gasteizen egingo dugu, Sorkunen kantuak entzungo baitira.

LARUNBATA

Andoaingo gaztetxeak Odolaren Mintzoa eta Azken Sustraiak taldeen eta DJ Mairen musika hartuko du. Tolosan, La Furia, La Basu eta Little Martin igoko dira Bonbereneako oholtzara, eta Kabblah, James McCan & The New Vindictives, The Riff Turckers eta beste hainbat talde bihurtuko dira Urretxun gaueko protagonista.

Dena den, larunbateko hitzordu garrantzitsuenak Gasteizen eta Ordizian ditugu. Batetik, Arabako hiriburuan, AskeRock jaialdia egingo dute, Esne Beltza, Eskean Kristo, Riot Propaganda eta Txarango taldeen musika lagun. Bestetik, Hamlet, Seiurte, Cobra eta Sofa gonbidatuko dituzte Ordiziarrock jaialdira.