Albisteak

Beasain, urriak 27 eta 28

Jazpana Fest jaialdia ostiralean helduko da Beasainera

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Niña Coyote eta Chico Tornado, Atom Rhumba, Biznaga, Nuria Graham, Rufus T. Firefly eta Petti & Etxeko Uzta arituko dira.

  • Niña Coyote eta Chico Tornado, Bilbao BBK Live 2017. Argazkia: Tom Hagen

    Niña Coyote eta Chico Tornado, Bilbao BBK Live 2017. Argazkia: Tom Hagen

Ostiralean eta larunbatean egingo dute Beasaingo Jazpana Fest jaialdiaren bederatzigarren edizioa, eta bertan arituko diren zenbait talderen izenak aurreratu zituzten uztailaren erdialdean. Bi hilabete geroago, egitaraua itxi zuten hainbat iragarpen berrirekin: Pho-Bo, Biznaga, Petti & Etxeko Uzta, Nuria Graham, Niña Coyote eta Chico Tornado, Unclose, Aurora & The Beltrayers eta Chelis.

Bestalde, Atom Rhumba, Cala Vento, El Desván del Macho, Rufus T. Firefly, The Soulbreaker Company, Kenta eta Katapulta Tour Gipuzkoan parte hartu duten Perlak eta Luma taldeenak ziren hasiera batean iragarritako kontzertuak.

Ohi bezala, sarrera doakoa izango da.

jazpana fest ordutegiak