Albisteak

Musika

Fest Sarien ekitaldia hartuko du Bilbok asteazken honetan

AGENTZIAK | EITB.EUS

Bilbao BBK Live jaialdia izendapen gehien dituzten jaialdien artean dago. Azkena Rockek eta BIME Livek ere badute sariren bat lortzeko aukera.

  • Bilbao BBK Live 2017. Argazkia: EFE

    Bilbao BBK Live 2017. Argazkia: EFE

Bilbao BBK Live, Sonorama Ribera eta Resurrection Fest dira bihar Bilbao Arena pabiloian banatuko diren Fest Sarietako hautagai nagusiak. Hain zuzen ere, publikoa eta epaimahai profesional bat arduratu dira hiru hautagai horiek aukeratzeaz. Horretarako, besteak beste, musikazaleek emandako 8.500 botoak hartu dituzte kontuan. Hala, aipatu hiru jaialdiak daude puntuazio altuena lortu dutenen artean. Horietako bakoitzak lau izendapen ditu formatu handiko jaialdi onenaren sailean lehiatzeko.

Tamaina ertaineko jaialdiei dagokienez, Azkena Rock Festival, Ebrovision eta Vida Festival izango dira aurrez aurre.

Azkenik, jaialdi txikien artean lehiatuko dira Estaciones Sonoras festibal nafarra, BIME Live eta La Mar de Musicas.

Gainera, zuzeneko onenaren saria ere emango dute Fest Sarien laugarren edizioan. Kase-O, Love of Lesbian eta Quique Gonzalez arituko dira norgehiagokan Espainiako Estatuko zuzeneko onenaren golardoa eskuratzeko. Nazioarteko taldeen artean, berriz, System of a Down, Franz Ferdinand eta Linkin Park izendatu dituzte.

Esan bezala, asteazken honetan egingo dute sari-banaketa Bilbao Arenan, eta Fakear, The Noises eta Juancho Marques zuzenean arituko dira bertan.