Albisteak

Bira

Porco Bravok Arrasate, Baiona eta Durango bisitatuko ditu hilabeteko epean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Urrotzen eta Bermeon ere egongo da Barakaldoko taldea azaroan, eta, aurreikusitakoaren arabera, abenduan bukatutzat emango du 'La Piara' diskoa aurkezteko bira.

Agertokiz agertoki ibiliko da Porco Bravo talde bizkaitarra urria eta abendua bitartean. Euskal Herrian bost kontzertu emango ditu, baina hemendik kanpo ere baditu zenbait hitzordu.

Hala, Barakaldo utzi eta Arrasate aldera abiatuko dira bihar bertan, Gipuzkoako aipatu udalerrian urtero antolatzen duten Kooltur ostegunak egitasmoan parte hartzeko.

Urriaren 27an, berriz, Tarragonan arituko dira, eta hilaren 31n Baionako Zizpa gaztetxea harrapatuko dute. Azaroko lehenengo kontzertua Urrotzen dute, azaroaren 11n. Geroago bisitatuko dituzte Vigo, Coruña eta Leon. Zuzeneko horien ostean, Euskal Herrira itzuliko dira, azaroaren 24an Durangoko Plateruena Kafe Antzokia astintzeko asmoz. Porco Bravo egun horretan ikusteko aukera ez dutenek, Bermeon dute hitzordua egun bat geroago, azaroaren 25ean.

Abenduan, Teruel eta Castelló de la Plana izango dituzte jomugan, eta azken emanaldi horiekin bukatutzat emango dute La Piara diskoa aurkezteko bira.

PORCO BRAVO KONTZERTUAK