2017/10/30

15:09

Albisteak

Gaztetxean, ostegunero

Libek irekiko du Arrasateko Kooltur Ekintza zikloa azaroan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

La Furia, La Sra. Tomasa, Mounqup eta The Riff Truckers ere aterako dira Arrasateko gaztetxeko oholtzara, azaroan zehar.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Azaroan ere kontzertuz beteko da Arrasateko gaztetxea, Kooltur Ekintza zuzeneko zikloari esker. Hilabeteko lehenengo ostegunean Libe taldeak disko berria aurkeztuko du bertan. Esan bezala, azaroaren 2an izango da aipatu emanaldia.

Astebete geroago, hots, azaroaren 9an, La Furia igoko da agertoki gainera, eta hirugarren astean La Sra. Tomasa talde kataluniarraren txanda izango da.

Hilaren 23an ere Euskal Herritik kanpo bizi den talde baten doinuak zabalduko dira Arrasaten. Hain zuzen ere, Mounqup galiziarrek girotuko dute gaztetxea. Amaitzeko, The Riff Truckersek itxiko du azaroko kontzertu zikloa hilabeteko azken egunean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;