Albisteak

Lehenengo edizioa

Unibertsitateko ikasleen doako kontzertuak, Bilboko UniSound jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Guztira hamasei taldek eta bakarlarik eta hiru disko-jartzailek hartuko dute parte zirkuitu labur honen lehenengo edizioan. Azaroaren 15etik 18ra izango dira kontzertu guztiak.

Azaroaren 15etik 18ra, UniSound jaialdiaren lehenengo edizioa hartuko du Bilbok, unibertsitateko ikasleek sortutako talde berriak sustatzeko asmoarekin. Hala, funk, elektronika, trap, indie eta rock estiloak nagusituko dira aipatu festibalean.

Zuzeneko guztietako sarrera doakoa izango da, eta Bilboko ohiko aretoetan (Bilborock, Satelite T, Shake, Badulake eta Dock) ez ezik, Deustuko zein EHUko unibertsitateetan ere egingo dituzte zenbait emanaldi.

Helburua da UniSound Bilbaon tokiko artistak zein Espainiako Estatuko beste hiri batzuetako musikariak biltzea. Hori horrela, zirkuituak dirauen bitartean, egunero bi talde arituko dira arratsaldeko saioan eta beste bi gauekoan. Gainera, ostiral eta larunbat gauetan disko-jartzaileak egongo dira.

Ekimen hori "BilbaoGazteNight" egitarauaren parte izango da, "gaueko aisialdi eredu jasangarri, partekatu eta berritzaile bat bultzatzeko".

KONTZERTUEN EGITARAUA

Azaroak 15, asteazkena

19:00, Deustuko Unibertsitateko Auditoriuma: Chakka (Bilbo) + Los Volcanes (Valentzia) – Funk-soul
21:00, Satélite-T: Cecilia Payne (Bilbo) + King Cayman (Madril) + Fetén DJ – Rock

Azaroak 16, osteguna

19:00, Euskotreneko Zazpikale geltokia: Kris II (Bilbo) + Tversky (Bartzelona) – Elektronica
21:00, Shake: Rrucculla (Bilbo) + Mueveloreina (Bartzelona) + DJs This Not Way – Rap/Trap

Azaroak 17, ostirala

20:00, Berreginen Museoa:  Anlaki (Iruñea) + Serpiente (Bilbo) – Synth pop/Post punk
22:00, Bilborock: Yawners (Madril) + Lukiek (Bilbo) – Punk-rock
00:00, Badulake: DJs Rexxiana + Asthmatik

Azaroak 18, larunbata

19:00, Bizkaia Aretoa UPV/EHU: Belgravia (Bilbo) + La Plata (Valentzia) – Indie pop-rock
21:30, Dock: Marban (Bilbo) + Cintia Lund (Madril) + DJ The Bear – Pop