Albisteak

Heldu da Japoniara Huntza taldea

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gaurtik azaroaren 8ra arte lau kontzertu emango ditu Huntzak Japonian.

  • Huntza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Huntza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Japoniarrak dantzan jartzea du helburu orain Huntza taldeak. Izan ere, gipuzkoarrek bidaia luzea egin dute aste honetan, Japoniara iristeko eta hango zenbait hiri euskal doinuz janzteko asmoarekin.

Gaur bertan Kiryu hirian arituko dira, 23:00etan, eta bihar ere kontzertua dute. Hain zuzen ere, Higashi Murayaman izango da larunbateko hitzordua, 01:00ak aldera.

Horiek, ostera, ez dira Japonian eskainiko dituzten emanaldi bakarrak izango. Igandean, azaroaren 5ean, Shimokitazawako jarraitzaileengana helduko dira, eta azaroaren 8an, baita, Shimokitazan emango dute kontzertua, 22:00etan.

Dakizuenez, iragan astean "Elurretan" abestia aurkeztu zuen Huntzak, Aspanogi elkartearekin batera, minbizia duten haurrei zuzenduta. Kantu hori eta emakumeei eskainitako "Zer izan" kantua Durangoko Azokan izango dira salgai.