Albisteak

Iragarpenak

Euskal taldeek leku garrantzitsua beteko dute, berriro ere, Viña Rocken

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Soziedad Alkoholika, Josetxu Piperrak, El Reno Renardo, Vendetta, Skakeitan eta Iseo & Dodosound igoko dira oholtzara apirilaren 28tik 30era.

  • Vendetta. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Vendetta. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Duela egun batzuk Villarrobledoko Viña Rock jaialdian arituko diren hainbat talderen izenak iragarri zituzten antolatzaileek, eta orain beste hogeita bost artista gehitu dituzte egitaraura.

Dakizuenez, apirilaren 28a eta 30a bitartean egingo dute jaialdia Albaceteko aipatu udalerrian, eta, urtero bezala, euskal musikak leku garrantzitsua beteko du bertan. Izan ere, besteak beste, Soziedad Alkoholika, Josetxu Piperrak, El Reno Renardo, Vendetta, Skakeitan eta Iseo & Dodosound arituko dira jaialdi horretan.

Egitaraua, baina, itxi gabe dago oraindik, eta, hortaz, litekeena da euskal talde gehiago batzea Viña Rocken hurrengo urteko ediziora.

Iragarpen guztiak:

viña rock 2018