Albisteak

Kontzertua

Ken Zazpik Kursaalen bukatuko du bira ostegunean, sarrera guztiak agortuta

LUZIA ZUGADI | eitb.eus

'Phoenicoperus' birako azken emanaldia Donostian eskainiko du Ken Zazpik ostegun honetan, 20:00etan. Sarrerak agortuta daude.

2015ean iritsi zen, Elkar argitaletxearen eskutik, Ken Zazpi taldearen Phoenicoperus diskoa, eta bi urte geroago bukatutzat emango dute lan horren aurkezpen bira. Azkenaldian oholtzarik oholtza ibili dira Eñaut Elorrieta eta taldekideak, baina azkenik iritsi zaie jarraitzaileak denbora batez agurtzeko unea.

 

Kursaalen egingo dute, hain zuzen, azken kontzertua ostegun honetan bertan, azaroaren 30ean. Aspaldi jarri zituzten sarrerak salgai, eta duela egun batzuk sare sozialen bidez iragarri zuten agortu egin direla aipatu zuzenekorako txartel guztiak.

 

20:00etan hasiko da Kursaaleko emanaldia, eta Phoenicoperus diskoko abestiak ez ezik, Ken Zazpiren abesti ezagunenak ere taularatuko dituzte.

ratuko dituzte.