Albisteak

Musika eta publizitatea

Rihanna Doritosen iragarki berriaren irudia eta ahotsa bihurtu da

L.Z.

Abeslariak bideoklip koloretsu bat grabatu du Doritosen publizitate-kanpainarako eta oraingoz oso kritika onak jaso ditu.

Rihanna Doritosen irudi ere bada orain. Izan ere, Barbadoetako erreginaren irudia eta ahotsa snack honen publizitate kanpainako protagonista bihurtuko dira.

"Who''s that click" abestia aukeratu du Rihannak bideoklip berrirako eta look oso deigarria erakutsi du bertan. Ile gorria koloredun arropekin konbinatu du eta agertoki bitxiak hautatu ditu.

Bideoa Interneten filtratu da dagoeneko eta nahiko kritika onak jaso ditu. Batek baino gehiagok esan du orain arte Rihannak egindako bideoklipik onena dela.