Albisteak

Larunbateko kontzertuak

Musikak Euskal Herria hartuko du larunbatean

Erredakzioa

Los Delincuentes, Audience, Kokein, Lehendakaris Muertos, Surfin Kaos eta Juan Perro, besteak beste, arituko dira gaur gurean.

Musika izango da protagonista gaur, larunbata, Euskal Herrian. Hori dela eta, gurean izango diren kontzertu esanguratsuenen errepasoa egingo dugu Gaztean

Larunbateko hitzordu nagusietako bat Gasteizen dugu. Izan ere, Los Delinquentes eta Tomasito arituko dira Jimmy Jazz aretoan, lan berria aurkezten.

Bestalde, Ordizian OrdiziaRock 2010 jaialdia egingo dute. Bertan, Lehendakaris Muertos, Stupenda Jones, Egurra Ta Kitto eta Mother Ship arituko dira.

Andoainen, berriz, Audience talde gernikarra izango da, Zarautzen Kokein eta Mikel Hats, eta, Tolosan, Surfin Kaos eta Las Culebras.

Bizkaia aldera itzuliz, Juan Perrok eta La Shicak Barakaldo bisitatuko dute.

Aitzoainen, Soñadores Natos, Soundsystem eta Rapsus''Klei bandak arituko dira; Arbizun, berriz, Txapelpunk, Herri Guda eta Sindrome Oi !

Azkenik, Elorrion Itziarren Semeak, Iheskide eta Golpe de Estado taldeek joko dute.

Iganderako hitzordu bakarra iragarrita dago: Oskorri taldea Gasteizen izango da.